XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

baina askoz ere maila hobea zuen euskaraz gazteleraz baino lesioa jasan aurretik.

Donostiako Arantzazuko Ama Eritetxean aztertu genuen, jatorri kardiobaskularreko tronbosiak jota, ezkerraldeko hemisferioa kaltetuta, hizketaren nahastean diagnostikatu ziotenetik hiru urtetara.

Hizketa Espontaneoaren azterketan ikus dezakegun modura ez zaizkigu gazteleraren emaitzak azaltzen, baina ez gaztelera eragotzita zuelako baizik eta grabatzeko zinta hondaturik zegoelako.

Gaztelerazko Hizketa Espontaneoari buruz beraz ezin dugu deusere esan.

Euskarari dagokionean, oso jario aberatsa duela antzeman dezakegu, nahiz eta parafasiak, pertseberazioak, estereotipiak eta batez ere aproposak ez diren erdal hitzak agertu.

Deskribaketan orokorrean antzeko balioak agertzen zaizkigu bi hizkuntzatan baina gazteleraz zertxobait hobea.

Frogari dagokionean, euskaraz sinonimoak, antonimoak, gramatikalitate epaia, esaldien errepikaketa eta esaldien diktaketa dira kaltetuen agertzen direnak.

Gazteleraz berriz, morfologia eratorria, morfologikoki aurkakoak eta entzundakoaren ulermena dira kalteturik agertzen diren alderdiak.

Bestalde, hizkuntzaren alderdi morfologikoa dela ikus genezake gazteleraz kaltetuen agertzen dena.

18. Subjektua: Gizonezkoa, 68 urte dituena, Amurriokoa, eskolan hamasei urte eman dituena, lanbidez apaiza eta seminarioko irakasle, jatorriz gazteleraduna baina era berean euskara, frantsesa, ingelesa, latina eta grekoaren jabe.

Lesioa jasan aurretik maila berean zen euskara eta gazteleraren jabe.

Donostiako Arantzazuko Ama Eritetxean aztertu genuen, jatorri kardiobaskularreko odolustearen ondoren, ezkerraldeko hemisferioa kalteturik Wernicke afasia diagnostikatu eta hiru urtetara.